XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zurea?

- Zu bezalako morroi luze argal batena? esan zuen adarbakarrak erdeinari.

- Jakina eraman zaitzakedala!

- Egin ahalko luke, nagusi esan zuen Arthurrek.

- Baina nahiko zenuke? esan zuen Sir Itzulipurdikarik.

- Nahiko zenuke, animalia guztien arteko berezi eta maitagarriena zaren horrek, ni bezalako gizaki arrunta zeure gainean eraman?

- Beharbada bai erantzun zuen adarbakarrak.

- Dagokidan begiruneaz jokatzen jarraitzen baduzu.

- O, egingo dut, jakina esan zuen zaldunak.

- Zure izena jakiteko ohorea izan genezake?

- Ni esan zuen adarbakarrak Lantzaburu naiz.

- Eta ez espero niregandik nagusi deitzerik, zorritsu horrek egiten duen moduan.

- Aitzitik, neure aginduak beteko dituzula espero dut.

Hasteko, zoaz eta ekarridazu soilguneko bazter urrun hartako eskukada bat belar luze goxo.

- Aurrera!

- O, jakina, Lantzaburu, jakina! esan zuen Sir Itzulipurdikarik, eta adarbakarraren agindua betetzera abiatu zen.